XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Olan tamalgarri da Jainkoak aurrera egiteko deia eta mesedea egin deutsen arima asko ikustea, eurak gogoa zuzpertuko balebe gorengo maillara elduko leitekezanak, Jainkoagazko artu-emon zirtziletan gelditzen dirala, nai ez dabelako, edo ezjakinez, edo bidea aurkitzen eta asiera artan daroen jardunbidea isten inok erakusten ez deutselako.

Jainkoak, mesede andia egiñez, ez ori ez besterik barik aurrera egitea emoten deutsenean bere, beranduago eltzen dira gora, neke geiagoz eta gitxiago merezi izaten dabela, Jainkoaren erara jarri ez diralako, euren borondatez batasunerako bide ziur eta garbian euren buruak sartzen itxi ez-eta.

Egia da, bai, Jainkoak daroazala eta eurak barik bere eroan dagikezala; baiña eurak eroaten ez istera egiten dabe; olan gitxiago egiten dabe, aurrerantza bultz egiten deutsenari aurka egiñez; ez dabe olan ainbeste merezi izaten eta neke andiagoa dauke orretantxe bere.

Bada olako arimarik, bere burua Jainkoaren mende itxi eta laguntza ori artu bearrean, oztopoak ipinten deutsoenik, sentzunik barik jardunez, edo jarki bearrez, arako umeen antzera, amak besoetan eroan nai, eta eurak lurrari ostikoka eta negarrez, ezetz eta ezetz, oiñez joan gura, eta olan ibilterik ez, eta ibiltekotan, umearen takatakatxoan.

4. Olan, bada, Jainkoak aurrera eragin nai deutsenean, arimek Ari eroaten isten jakin dagien, bai asibarrientzat eta bai aurrerago doazenentzat, Jainkoa lagun, burubideak eta irakatsiak emongo deutseguz, zer jazoten jaken ulertu dagien, edo, beintzat, Jainkoari bere eskutik eroaten itxi dagioen.

Bada arimen zuzendaririk, bide oneitarako argirik edo artan saiatuaren jakiterik eztabela, olako arimei bidean lagundu bearrean, oztopoak ipiñi eta kalte egiten deutsenik.

Babiloniako torre-egilleen antzekoak dira: bear zan gaia emon bearrean, oso osterantzekoak emoten eutsezan alkarri, alkarren izkuntza ezin ulerturik (As 11,1-9); orrela ezer ez eben egiten.

Era berean, gogorra eta tamalgarria da arimak bere burua ulertu eziña, eta ulertu dagikenik ez aurkitzea.

Adibidez, gerta daitekena da, Jainkoak arima otoitz-bide illun goi batetik eroan eta berak bide galduan dabillala uste izatea.